'Peke'-ren oroimenezko partidua bihar

Edu Mendibil 2012ko uztailaren 20a

Joseba Balzategi 'Peke' zenaren oroimenezko futbol partidua izango da bihar, zapatua, Ipintzan. 'Peke' joan den apirilaren 23an hil zen, 46 urte zituela. Giautok antolatutako beteranoen mailako futbol txapelketan bihotzekoa izan zuen, Zubietan, apirilaren 14an, eta handik egun batzuetara hil zen. Haren lagunek, A Ze Flaxa Galways taldekoek, partidua jokatuko dute bihar, Club Deportivo Arandina taldeko beteranoen aurka. Partidua 12:30ean jokatuko da eta 'Peke'-ren lagunei bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak