Basalgo auzoan Santiago jaiak hasiko dira zapatuan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 19a

Beste ekitaldi batzuen artean Basalgora txirrindulari igoera jokatuko da domekan eta Amuriza, Elortza eta Peñagarikano bertsolariak ere egongo dira.

Uztailak 21, Zapatua

  •  Arratsaldeko 18:30ean: Jaien hasiera iragarriz kanpai-jotzea eta etxaflero botatzea.
  • Ondoren, ohiko txopo jasotzea.

Uztailak 22, Domeka

  • Goizeko 11:00etan: Meza nagusia
  • Eguerdiko 12:00etan: Txirrindularien 30. Basalgoko igoera. Nahi duten gaztetxo guztiek parte hartu dezakete.
  • Eguerdiko 12:30ean: Luntxa
  • Eguerdiko 13:00ean: Bertso saioa Amuriza eta Elortzarekin.
  • Ondoren: Erromeria.
  • Eguerdiko 14:30ean: Bertso bazkaria Amuriza eta Peñagarikanorekin eta soinu-joleek alaituta.
  • Izenematea gaur bukatuko da Iraho tabernan eta Basalgokoak elkartean.
  • Ondoren: Erromeria.

Uztailak 25, eguaztena

  • Eguerdiko 13:00ean: Meza
  • Ondoren: Luntxa eta umeentzat jolasak.
  • Eguerdiko 14:30ean: Auzoko jubilatu eta elkarteko kideekin. Izen ematea uztailaren 25a baino lehen Basalgoko elkartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak