Mizpirualdeko auzolandegietako bigarren txandakoak lanean

Edu Mendibil 2012ko uzt. 19a, 14:22

Auzolandegietako bigarren txandakoak atzo eguaztena hasi ziren Mizpirualde egoitzan lanean. Oraingoan 21 gazte etorri dira, Espainia osotik, eta haiekin dira Julen Alcala, Aintzane Aristi, Esti Etxaide eta Maddi Galbete begiraleak. Uzzailaren 27ra arte jardungo dute Mizpirualden.

 

Espainia osotik etorri dira gazteak Mizpirualdera: Andaluzia, Valentzia, Canarias, Madril, Zaragoza... Belaunaldi arteko trukaketa izeneko auzolandegietan Mizpirualde egoitzan jardungo dute, bertako egoiliarrekin dinamizazio lanetan, uztailaren 27ra arte. 18 urtetik 25 urtera bitarteko 21 gazte etorri dira bigarren txanda honetan.

Mizpirualde egoitzatik 100 bat metrotara dagoen Xabalote Gaztelekuan lo egingo dute gazteek. Hirugarren urtez antolatu dituzte aurten auzolandegiak Bergaran: auzolandegiak 2009an egon ziren lehen aldiz eta iazkoa izan zen bigarren ekitaldia. Programa Europa mailakoa bada ere, gurera Estatukoak etortzen dira. Lanaz gain, Bergara eta ingurua ezagutzeko auketa izango dute gazteek.

Atzo hasi ziren lanean bigarren txandakoak eta uztailaren 27ra jardungo dute. Lanean hasi aurretik, martitzen arratsaldean, bisita gidatua egin zuten Bergaran, Turismo Bulegoko Jon Arroitaren laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak