Ordutegi finkoa izango dute Turismo bulegoko bisita gidatuek

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 19a

Uztail eta abuztuan 11:00etan eta 16:00etan eskainiko dituzte. Bestalde, bisitok kobratzen ere hasiko dira.

Orain arte ez bezala, Turismo bulegoko bisita gidatuek ordutegi finkoa izango dute aurrerantzean. 11:00etan eta 16:00etan egingo dituzte, hain justu ere, eta aldez aurretik galdetzea eskatzen da.

Bestalde, kobratu ere egingo dituzte aurrerantzean bisitok, prezioa sinbolikoa bada ere. Txartel arrunta 2 euro izango dira (gutxieneko taldea lau lagunekoa izango dira) eta erretiratu, langabe eta ikasleek, euro bat ordainduko dute. Haurrendako, berriz, dohain izango da.

Egunero zabalik

Uztail eta abuztuan egunero egongo da zabalik Turismo bulegoa honako ordutegian: astelehenetik zapatura, 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:00etara; eta domeka eta jai-egunetan (uztailak 25 eta abuztuak 15) 10:30etik 13:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak