Mexikoko folklorea bihar, egubakoitza, San Martin plazan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 19a

Ballet de la Universidad de Colima talde mexikarrak dohaineko emanaldia egingo du 20:30ean.

Aurten ere munduko folklorea ezagutzera emateko ekitaldia antolatu du Udaleko Kultura sailak. Hala, aurten Mexikoko folklorea ezagutzeko aukera egongo da bihar, egubakoitza, Ballet de la Universidad de Colima talde mexikarrak San Martin plazan egingo duen emanaldiarekin. Mexikoko zonalde ezberdinetako dantza eta musika ezagutzeko aukera egongo da ia 20 urteko ibilbidea duen talde horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak