Meza eta Aritzetaren emanaldia, Santa Marina ospatzeko

Edu Mendibil 2012ko uztailaren 18a

Kanpai jotzearekin eta etxafuego jaurtiketarekin Santa Marinako jaiei hasiera emango diete gaur, eguaztena, eta 20:00etako mezaren ostean, azken 33 urteotako ohiturari eutsiz, emanaldia egingo du Aritzetak Santa Marina parrokian

Imanol Urtzelai zuzendaritzapean, honako piezak eskainiko dituzte Aritzetako 25 kideek: Tollite hostias (Camille Saint-Saëns), Chori Erresiñoula (Javier Bello Portu), Gabriel´s Oboe (Ennio Morricone), Shenandoah (James Erb), Cantiga de Noiteboa (Julio Dominguez), Herribera (Benito Lertxundi), Carnavalito Quebradeño (Virtu Marango) eta, azkenik, Kaiku (Alexandre Lesbordes).

Boccia eta pintxo-potea

Santa Marina jaietako ekitaldiak domekara arte luzatuko dira. Egubakoitzean, 19:00etan, jaietako hitzordu klasiko bat izango da Matxiategin: boccia txapelketa. Egubakoitzero bezala pintxo-potea izango da hango tabernetan eta 22:00etan, dantzaldia.

Zapatuan, bolo eta toka txapelketa erreriratuen egoitzan, 11:00etan; 12:00etan salda eta txistorra hara gerturatzen direnendako; 13:00etan poteoa trikitilariek lagunduta; 16:00etan mus, tute eta poker txapelketak; 18:00etan patin lasterketa; 19:00etan buruhandi, jolasalak, kukañak eta txokolatada; eta 22:00etan dantzaldia. Domekan ezkondu eta ezkon gabeen arteko futbol partidua eta auzo bazkaria jarraian. Bazkal ostean, puzgarriak eta jolasak gaztetxoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak