Mila Agirrezabal Udal Liburutegiko arduradunak aitortzen duenez, udan ez dago konpetitzerik igerilekuarekin eta horren aurrean liburutegia nolabait hara eramatea erabaki zuten orain dela bospasei urte. Balorazioa guztiz positiboa da, ekimena erabat arrakastatsua izan da urte hauetan guztietan.
Uztailaren 27ra arte
Hasiera baten uztailaren 27ra arte Bibliopistina zerbitzua eskainiko dute Agorrosinen, esandako moduan eguraldi ona egiten duenetan, 18:00etatik 20:00etara,Adin guztiko irakurleei zuzendutako aldizkariak eta nobelak eramaten dituzte egunero.
Abuztuan, udaletxeko arkupetan
Bestalde, Udal Liburutegia abuztuko hiru astetan itxiko badute ere, maileguak egiteko aukera izango da udaletxeko arkupetan, hilaren 6tik 24ra. Liburuaren Egunaren harira egin izan duten moduan, hantxe jarriko dute Liburutegiko materiala, 18:30etik 20:30era.