Auto bat errepidetik irten da Angiozarren

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 16a

14:30ak aldera gertatu da istripua, GI-3360 errepidean, Bergarako Angiozar auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Seat Leon markako auto bat errepidetik irten da eta ez da zauriturik egon. Zirkulazioan ez du eragin handirik izan, eta dagoeneko normaltasuna da nagusi: autoa errepide kanpoan geratu da eta minutu gutxira zirkulazioa bere onera bueltatu da. Autoa oraindik errepide bazterrean dago baina bi norabideak zabalik daude, Herrizaingo Sailaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak