Agorrosin kirolguneko taberna eta kiroldegikoa, lehiaketara

Edu Mendibil 2012ko uztailaren 16a

Agorrosin kirolguneko taberna-jatetxearen alokairua lehiaketara atera du Udalak. Era berean, Labegaraietako kiroldegiko tabernaren ustiaketa eta instalazioaren kontrola eta garbiketa ere lehiaketara atera berri dituzte. Kiroldegiko tabernareko proposamenak aurkezteko epea egubakoitzean, uztailaren 20an, amaituko da.

Agorrosin kirolguneko taberna-jatetxearen kasuan, kontratuaren iraupena bost urtekoa izango da eta hileko gutxienezko alokairua 1.000 eurokoa, BEZa kanpo. Uztailaren 10ean argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zerbitzu hori esleitzeko prozedura irekia arautuko duen baldintzen plegua. Informazioa eta oinarriak Agorrosin kirolgunean jaso daitezke, astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara. Proposamenak ordutegi berean udaletxeko 2. solairuan, Bergarako Bihargintzako erregistroan aurkeztu beharko dira. Abuztuaren 1era bitartean jasoko dituzte eskaerak.

Kiroldegia: hilaren 20ra arte
Bestalde, Labegaraietako kiroldegiko tabernaren ustiaketa eta instalazioaren kontrola eta garbiketa ere lehiaketara atera dituzte. Kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da hasiera baten. Lizitaziorako gehienezko kopurua 16.475 euro izango da, BEZ kanpo. Informazioa eta oinarriak Agorrosin kirolgunean. Kiroldegiko kasuan, proposamenak uztailaren 20ra arte jasoko dituzte udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak