Blues doinuak eta umorea tartekatzen dute. Melodiak txisteekin azaleratu eta publikoa guztiz bereganatzen badakite. Euskaraz ere hitz solteak esanez, txisteren bat entzuteko aukera izan zen. Blues-a ikus-entzule orori gerturatzea dute asmo. Letra barregarriak eta kritikoak, abesti oso ezagunen bertsioekin taularatzen dituzte. Eta noski, formula horrekin, barre algarak eta arrakasta bermatuta daude. Jimi Hendrix, bluesaren moldaeraz eta umorez interpretatutako tangoak edo korrido mexikarrak izan ziren entzungai; oso errepertorio zabalaeskaini zuen bikoteak.
Diskoak salduta
Publikoaren aldetik izandako erantzuna, ondoren saldutako disko kopuruan igarri zen. Aste bukaeran Hondarribiko jaialdian bi zuzeneko ere egin dituzte.