2-0 irabazita, Ipintzako txapelketa Getokuakentzat

Ander Monedero 2012ko uztailaren 14a

Ikusmin handia sortu zuen atzo arratsaldean jokatu zen Bergarako Ipintza futbol txapelketaren finalak. Giro aparta bizi izan zen Getokuak eta Betigorri taldeek jokatutako finalean.

Partidu orekatua izan zen, bi taldeek gol aukera asko izan zituzten, baina horiek aprobetxatu zituen bakarra Getokuak izan zen. Lehenengo gola kontraeraso batean lortu zuen, aurrelariak egindako jaurtiketa atezainak urrundu eta defentsa baloia areatik kanpo bota aurretik baloia lapurtu eta honen erdiraketa aurrelariak errematatu eta sare barrura joan zen. Bigarrena, beste kontraeraso batean lortu zuten, honetan aurrelariak ez zuen kale egin eta lehenengoa sartu zuen gola.

Bigarren zatian, Getokuak zuen abantaila mantentzera irten zen, defentsan fin aritu ziren eta Betigorrik gol aukerak egin arren, ez zuen Getokuaken atea zulatzen jakin.

Emakumezkoetan, Pentols

Eguazten arratsaldean jokatu zuten emakumezkoen finala Pentols eta Ou Pitxu Ou taldeek. Bertan, Pentols taldekoek txapelketa osoan izandako nagusitasuna erakutsi zuten eta Ou Pitxu Ou taldekoek ezin izan zieten aurre egin, 6-0 irabazi baitzuten.

Normaltasuna protagonista

Antolakuntzakoak pozik agertu dira jokalariek izandako jarrerarekin, izan ere, beste urte batzuetan talde desberdinen arteko jokalariek liskarrak ez dira errepikatu eta, zorionez, txapelketan ez da lesio larririk izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak