PSE-EE: "Udal Gobernua galduta dago, proposamenak falta zaizkie"

Arritxu Barruso 2012ko uztailaren 11

Alderdi Sozialistak ere Udal Gobernuaren urteko jardunaren balorazioa egin du. "Esperientzia falta" salatu du, besteak beste, PSE-EEko zinegotzi Mari Carmen Barrenecheak. Prentsa ohar baten bidez honakoa azaldu du:

"Bildu eta Aralarrek osatutako Udal Gobernua kudeaketa txarra egiten ari da, aurrekoen lana jarraitzen ari dira esperientzia faltagatik. Galduta daude eta proposamen aktiboak falta zaizkie bizi dugun krisi larriaren aurre egiteko.


Badakigu austeritatea beharrezkoa dela, baina modu orekatuan, eta ez aurrekontuan egin duten bezain bortitza. Bergaran eguneroko bizitzan nahitaezkoa den jasangarritasuna lortzeko, beharrezkoa den aktibitateari eutsi behar zaio eta hura garatu.  Programa ekonomiko baten faltan, ez du ezertarako balio martxan ipinitako politika fiskalak. Modu horretan ezinezkoa da proiektua eta inbertsioak gauzatzea, ezta herriaren gutxieneko beharrak mantentzea ere, ez dutelako iniziatibarik. Ez dute diru-laguntzarik topatzen ezta kanpoko finantzazioa ere. Merezi du instituzioei laguntza eskatzea borroka politikoak alde batera utzita, horrek ez baitu batere laguntzen.
Atez atekoaren gaiarekin, Bilduren gainontzeko Gobernu batzuk bezala, Udal Gobernuak gehiengoak nahi ez duena inposatu nahi du.


Bestetik gobernu honek aurkeztutako proiektuen artean, gutxi izan badira ere, beharrezkoenak ez dira gauzatu: Ozaetako plaza, herriko hainbat kale asfaltatzea... auzoak utzita daude. Errepikatu nahi dugu autobus geltokia txukuntzeko beharra. Oinezkoen gunean semaforoa ipintzea ezinbestekoa iruditzen zaigu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak