Jardunek udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 11

Lehenengoz antolatu du lehiaketa. Interesa duen edonork har dezake parte eta nahi beste postal bidal ditzake. Postalok jasotzeko azkeneko eguna irailaren 17a izango da.

Uda iritsi da berriro ere, eta harekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Aurten, lehen aldiz, udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du Jardunek. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.

Postal guztiak jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dira eta edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidalli beharko dira: Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g, 20570 Bergara. Gaia erabat librea izango da.

Saria: Argazki Kamera digitala.

Argazki kamera digitala izango da saria eta epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu. Batetik, postalaren edertasuna, orijinaltasuna eta bestetik, bertan esaten dena nola dagoen idatzita. 

Informazio gehiagorako eta izena emateko deitu 943763661 eta 605712469 telefono zenbakietara edo jo www.goiena.net/blogak/jardun blogera.

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak