Gaueko mendi bizikleta martxa antolatu dute Bergaran abuztuaren 18rako

Xabier Urtzelai 2012ko uztailaren 11

Basqueadventure taldeak antolatuta, abuztuaren 18an egingo dute Bergaran lehenengo gaueko mendi bizikleta martxa. Izenematea zabalik dago, ibilbideak 31 kilometro izango ditu, eta ez du aparteko zailtasun teknikorik izango. Hori bai, gauez egiteak zailtzen du proba. Zaildu, eta edertu. Gehienez 150 lagunendako tokia egongo da, eta antolatzaileek adierazi dute norberak eraman beharko dituela bidea argiztatzeko frontal, linterna, edo dena delakoa.

Debagoienean hainbat mendi bizikleta martxa daude, eta geroago eta gehiago dira mendira gauez joaten direnak ere. Lasaiago, kontu handiagoz, baina mendiak gauez eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzera, beste patxada bateaz ibili, inguruez eta sentsazio berriez gozatuz.

Orain, Basqueadventure taldeak antolatuta lehenengo gaueko martxa egingo dute abuztuaren 18an. Izenematea 12 eurokoa da (abuztuaren 18tik aurrera 18 euro), eta gehienez 150 lagun hartuko dituzte, segurtasun neurriak zaintzeko. Hala, izenematea aurrez egin daiteke –hemen informazio gehiago– edo egunean bertan. Martxa 22:00etan hasiko dute Agorrosinen, eta antolatzaileak 20:00etatik 21:30ak arte egongo dira izenak hartzen.

Argazkia, Francisco Garcia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak