Bergarako Orfeoiak kantuz alaituko ditu behar Bergarako kaleak. Helburua da pintxo-poteoa kantu-poteo bilkatzea. Orfeoiak hainbat abesti kantatuko ditu eta tartean ikusleek ere kantatzeko aukera izango dute. Horretarako paperak banatuko dituzte kanten letrarekin. Ibilaldia 20:00etan hasiko da Munibe plazan, Simon Arrietan jarraitu eta Irala kalean amaitu da. Jarduera honekin Orfeoiak kantuzaletasuna sustatu nahi du eta kantatzea gustuko dutenak Orfeoiko kide izatera animatu nahi dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.