San Pedro elizako kanpaiak bueltaka, sasoi baten bezala

Arritxu Barruso 2012ko uztailaren 10a

Hainbat hilabetez isilik egon eta gero pasa den astean Bergarako San Pedro elizako kanpaiak entzun ahal izan ziren berriro ere. Palentziako enpresa batera bidali ostean, eta konpondu eta eraberritu ostean, bueltan dira berriz Bergaran eta azken egunetan hainbat proba egiten ibili dira. Bada dezente dira kanpai horien atzean ezkutatzen diren bitxikeriak. Zetabi enpresako Aitor Zubia arkitektoak datu eta kontu interesgarriak eman dizkigu San Pedroko kanpandorreko aldamioetan gora egin ahala. Lehenengoa, kanpaietako bat erromatar formako munduko handiena dela.

Udako oporren bueltan San Pedroko kanpandorrea zeharo eraberrituta egongo da; kanpaiak ipintzen bukatzea eta kanpaien bi solairuak batuko ditue birako eskailera ipintzea bakarrik falta da. Bada kanpandorrearen inagurazio modura-edo hamaika kanpaiak eraberrituta, sasoi betean eta bueltako entzun ahalko dituzte bergararren San Martin jaietan.

Eliza bera eraberritzeko lanak martxa onean doaz eta asmoa da datorren urteko erdi alderako amaituta egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak