Agorrosin kiroldegiko taberna-jatetxearen alokairua lehiaketara

Aketz Zubia 2012ko uztailaren 10a

Gaur, uztailak 10, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, zerbitzu hori esleitzeko prozedura irekia arautuko duen baldintzen pleguen iragarkia. Kontratuaren iraupena bost urtekoa izango da eta hileko gutxienezko alokairua 1.000 eurokoa, BEZa kanpo.

Informazioa eta oinarriak Agorrosingo kirol gunean jaso daitezke, astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara. Proposamenak ordutegi berean Bergarako Udaletxeko 2. solairuan “Bergarako Bihargintzako” erregistroan, uztailaren 10etik abuztuaren 1a bitartean, aurkeztu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak