Labegaraietako 25. finala, UD Akabauakentzat

Txomin Madina Milikua 2012ko uztailaren 9a

Gaur arratsaldean jokoan egon den Labegaraietako areto futbol txapelketako finalean 4-3 irabazi dio UD Akabauakek Desastre teami. Torneoaren 25. urteurrena dela eta, hainbat pertsona omendu dituzte.

Harmailetan inoiz baino jende gehiago zegoela, gaur arratsaldean jokatu duten Labegaraietako areto futboleko torneoaren finala UD Akabauak eta Desastre Team taldeek. Final borrokatua izan da eta azkenean, 4-3 emaitzarekin, UD Akabauakentzat izan da torneoa.

Akabauak izan da partiduko lehen gola egin duena, baina Desastre Teamek aurrea hartu dio gero. Desastrek bi penalti bikoitz huts egin ostean, hirunako berdinketarekin heldu dira azken segundora. Orduan, penalti bikoitza sartu dute UD Akabaoakekoek, torneoa poltsikoratuz.

Torneoko hirugarren postua Beti Gorrirentzat izan da finalaren aurretik jokatutako partiduan La12ri 6-5 irabazi ostean.

25. urteurreneko omenaldiak

Labegaraietako areto futboleko torneoak 25 urte bete ditu aurten, eta egungo antolatzaileek  finala aprobetxatu dute hainbat pertsona omentzeko. Hala, Jose Pescador Pesca eta Pedro Rico Pana omendu dituzte antolakuntzan urtetan zehar egindako lanagatik; baita Labegaraietako tabernaren ardura izandako Jabi Roige eta bere emazte Edurne eta hogehi urtetan zehar talde bateko babesle izan den Errotagain enpresa ere. Antolakuntzatik eskerrak eman nahi izan dizkiote era berean torneoa martxan jarri zuen Jabi Burgosi.

Liga erregularreko sariei dagokienez, golegile onenarena Usabiaga taldeko Brahim Hadadirentzat izan da atezain onenarena, Desastreko Igor Maniegarentzat; eta talde erregularrenaren saria, Desastre Teamentzat izan da azkenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak