Aldai Egian auzoko jaiak ospatzen ari dira egunotan. Egubakoitzean makala jaso eta atzo erromerian dantzan jardun eta gero, Meza Nagusia egongo da gaur, 11:00etan. Horren ondoren, luntxa egongo da auzoko erretiratuendako eta baita ohiko auto bedeinkatzea ere.
Horren guztiaren ondoren, Ernesto Bihurri aizkolariak erakustaldia egingo du eta musika ere egongo da giroa alaitzeko.
Martitzenean berriz bedeinkatzea
Martitzenean, hilaren 10ean, San Kristobal eguna izango da eta eguerdian berriz egingo dira meza, auto bedeinkatzea eta luntxa Aldai Egian. Miren eta Arkatizek musika ere jarriko dute.