'Urdiroztarrak' dagoeneko elkartu dira gaur Bergaran

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 7a

Euskal udaleku hartan ibilitako begirale, sukaldari eta laguntzaileek topaketa egin dute gaur udalekuaren historia eta bizipenak partekartu eta jasotzeko asmoz.

Urdirozko euskal udalekuan ibilitako 22 lagun batu dira gaur, zapatua, Bergaran egindako topaketan. Soraluze, Arrasate, Eskoriatza, Bergara, Aretxabaleta... eskualdeko zenbait herritako urdiroztarrak batu dira 1982tik 2006ra funtzionatu zuen udaleku hartako bizipenak eta argazkiak partekatzeko. Eta nola ez, aspaldiko lagunek, pozik, elkar ikusteko aukera aparta izan da.

Sukaldari, laguntzaile eta begirale jardundakoak elkartu dira eta zenbait dinamikaren bidez Urdirotzen bizi izandakoak ekarriko dituzte gogora jardunaldiak iraungo dituen hiruzpalau orduetan. Horiek guztiak jaso eta liburu eta DVDa egitea da asmoa.

Topaketa hau egin duten lehenengoa da. Debagoien eta Debabarreneko urdiroztarrei begira egin dute, baina asmoa da esparrua zabaltzea. Uda ostean beste bi topaketa egin nahi dituzte bata, Hernanin eta bestea, Zarautzen.

Urdiroztarren zein topaketen gaineko informazio gehiago: www.udalekuak.eu/topaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak