Akabaoak eta Desastre, Labegaraietako finalean

Maialen Regueiro 2012ko uztailaren 6a

Bihar jokatuko dute, 19:00etan, Labegaraietako 25.finala eta Akabaoak eta Desastre taldeak lehiatuko dira. Horrez gain, omenaldiak ere egingo dira 25 urte bete baititu txapelketa honek.

Aurreko astean jokatu zituzten finalerdietako partidak. Beraz, finala bihar jokatuko dute UD Akabaoak eta Desastre Team taldeak. Horrek esanahi du finalaren atarian geratu direla La12 eta Beti Gorria taldeak. Hauek ere beraien arteko partida bat jokatuko dute hirugarrena zein den jakiteko.

Omenaldiak izango dira

Biharko finala berezia izango da. Antolatzaileek ahalegin berezia egin nahi dute txapelketak 25 urte betetzen dituelako. Hala omenaldiak izango dira eta baita DJ festa ere.

25. urteurrena

Bergarako koadrilen artean kirola sustatzeko asmoz sortu zen 1987an Labegaraietako areto futbol txapelketa. Hastapenetan Labegaraietako txatarrazko parkean jokatzen zuten, eta ondoren pasa ziren kiroldegira. Hala, 1994.urtean Lagunak Kirol Elkarteak hartu zuen torneoa antolatzeko ardura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak