Bergarako Orfeoia pintxo-potean kantari

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 6a

Datorren asteko eguenean, uztailak 12, Bergarako Orfeoiak abestiz alaituko du herria: kantuan egingo du pintxo-potearen ordutegian, pintxo-potea kantu-pote bihurtuz. Herritarrek Orfeoiarekin bat egin eta kantuan egiteko aukera izango dute; letra ez ezagutzea arazo izan ez dadin, kantu-paperak banatuko dituzte. 20:00etan ekingo diote Munibe plazan, Simon Arrietan jarraitu eta Irala kalean bukatu.

Ekintza honen bitartez, Orfeoiak kantu-zaletasuna sustatu gura du herrian eta kantatzea maite dutenak Orfeoiko partaide izatera animatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak