Jardunaldia amaitzeko, aurtengo ikasturtean Estanpazioko Gradu-ondokoa gainditu duten 11 ikasleei tituluak banatu dizkie Bergarako UNEDeko Iñaki Esparza zuzendariak eta Mikel Sarriegi ADEGIko formazio zuzendariak. Ondoren Mª Jose Madariagak, Lanbide Heziketako zuzendariak itxierako hitzaldia eskaini du. Aipatzekoa da ere, azken ikasturteetan estanpazioko gradu-ondokoa amaitu zuten ikasleen portzentaje altu bat dagoeneko laneratuak daudela.