Ndank Ndank elkarteko zenbait kide apirilean Senegalen izan ziren, Dionewar herrian (Bergarako senegaldar gehienen jaioterria) eta hezkuntza eta osasun arduradunekin biltzeko aukera izan zuten, hango premiez jarduteko. Bada, hango eskolan berritzeko dauden bi gelen berritzeari ekingo diote.
Saloum irletako landa komunitatean, Foundiougne departamentuan dago Dionewar. 7.000 biztanle inguru ditu eta bertako jarduera nagusia arrantza da Eskola 321 ikasle ditu (135 neska eta 186 mutil), 7 irakasle eta 6 ikasgela. Esandako moduan, bi ikasgela berritzeko lanak egingo ditu Ndank Ndankek. Era berean, komunak eta hesi bat eraikitzea da elkarteko arduradunen asmoa, segurtasun eta ikasteko baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Kontua zabalik Rural Kutxan
Erakundeetatik zein herritarren ekarpenetatik laguntza lortzen saiatuko da Ndank Ndank. Rural Kutxan kontua zabaldu berri dute. Elkarteko kideek azpimarratzen dutenez, ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira. 20 euro edo gorako ekarpenak egiten dutenei elkarteko kamiseta oparituko diote. Argibide gehiago 677 70 53 56 telefonoan edo ndank.ndank.elkartea@gmail.com helbide elektronikoan.