Udaleku musikaletako haurren emanaldia egubakoitzean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 3a

25 haur Bergarako Musika Eskolak antolatutako udaleku musikaletan ibili dira bi astetan eta David Azurzak egindako 'Erlauntzaren sekretua' ipuin musikatua landu dute. Barikuan aurkeztuko dute emaitza, 12:00etan, Zabalotegi aretoan.

Hiru izan dira landu dituzten arloak: Dantza, Patxi Monterorekin; ahotsa, Miren Garikanorekin; eta antzerkia, Sara Cozarrekin. Udalekuetan abestiak, dantzak eta antzerkia lantzeaz gain, atrezzoa gertatzeko eskulanak ere egin dituzte. Beste urte batez, asko ikasteaz gain, primeran pasa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak