Euskara batzordeak, herritar batzuen proposamenari jarraituaz, honako gaia proposatu du aurkeztu beharreko argazkientzat:
- Gaia: Antzinako ohiturak, sineskerak, antzinako jolasak, lanak, tresnak... Bergaran presentzia duten edo izan dutenak.
Lehiaketara aurkezteko ezaugarriak
- Formatua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatuko artxibo digitala.
- Epea: 2012ko irailaren 25a baino lehen.
- Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jasota geldituko dira. Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
- Epaimahaia: Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.
Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura eramanda.
Informazio lagungarria
Hemen jaits daiteke argazkien gaia zentratzeko lagungarri izan daitekeen dokumentua. Bertan Bergaran presentzia duten edo izan duten zenbait ohituraren erreferentziak aurki daitezke Bergara aldeko hiztegian (www.bergarakoeuskara.com) edo Ahotsak.com helbidean jasota daudenak.