Kale antzerki jendetsua

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko uztailaren 2a

Bergarako haur, gaztetxo eta guraso ugari joan ziren zapatu arratsaldean herriko plazan eskaini zuten 'Libertia' kale antzerkiaz gozatzera. Txikienak lehenengo ilaratan eserita eta nagusiak atzean zutik, gustura ikusi zuten haur zein helduk txotxongiloen abentura fantastikoa. Umore ukitua ere izan zuen ikuskizunak eta barre algarak entzun ahal izan ziren emanaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak