Tradizioak agintzen du ekainaren 30ean eta leialenek ez zioten huts egin zapatuko letaniari. Erromesek goizean goiz ekin zioten gorako bideari eta, meza eta gero, txokolatea jan zuten San Joxepe erretiratu etxekoen lepotik.
Atzo, ostera, eguerdi alderako mahai, aterpe eta su guztiak prest zeuden jaiari behar bezala heltzeko. Salda eta txorizo mokadutxoa lehenik eta, 12:30ean, dantzak udal ordezkariekin. Bazkari legea egin eta eguraldiak itxura hobea hartuta, gura zuenak nahi besteko festa eta erromeria izan zuen iluntzera arte. Aurten kale, eguraldiak bakarrik egin du, bergararrek erromeriarik kutunenarekin bat egin baitzuten, urteroko ohiturari jarraituz.