Egubakoitzean, ekainak 29, lehen finalerdiak jokatu zituzten Desastre Team eta Beti Gorri taldeek. Partidu gogorra eta emozioz beterikoa, azken une arte ez zen erabaki nor aterako zen garaile. Izan ere, Desastre Team markagailuan 5-1 aurretik jarri zen arren, Beti Gorrikoek markagailua berdintzera iritsi ziren. Baina ez zen nahikoa izan eta Desastre Teamek 7-6 irabazita gero, finalerako sarrera eskuratu zuen. Atzo ostera, ekainak 30, U.D. Akabaoak eta La 12-ren txanda izan zen. Aurreko finalerdiarekin alderatuta, partidu lasaiagoa. Giro berbera eta finalerako pasea ospatzeko ilusio handia jendartean. Baina partiduak ez zuen gehiagorako aukerarik eskaini. U.D. Akabaoak 6-1 gailendu ziren. Hala ere, La 12ko jokalariak pozik agertu ziren burututako denboraldiarekin.
Finala zapatuan
Finala datorren zapatuan ospatuko da,19:00etan. Aurtengoa txapelketaren 25.urteurrena da eta hori ospatzeko ekitaldi berezia antolatzen hasiak dira. Partidu erakargarria espero da, emozioz betea. Denboraldiko talde onenak txapelketako tituluaren norgehiagokan.