Atzoko inaugurazioan, Jesus Elortza Bergarako alkatearekin batera, udaletxeko zenbait zinegotzi, Beart artisten elkarteko kideak, eta Mikel Diezen lagunak eta familiarrak batu ziren Barrenkaleko aretoan.
Arte Ederretako ikasketak egin zituen Diezek eta gazte hil bazen ere, hainbat arte esparrutan lan egiteko aukera izan. Margolanez gain, txotxongiloen munduan egindako lanak ikus daitezke Aroztegin. Beart, Bergarako aristen elkartearen eskutik, Mikel Diezen ibilbideari gainbegiratua egiten dio eakusketak.
Emozio eta sentimendu guztiz biziak erakusten dituela nabarmentzen du Bingen De Pedro Bearteko kideak. Bera izan zen erakusketaren aurkezpena egin zuen atzo. Bere sasoian, Irizar jauregiko estudioa, Bingen De Pedro berarekin, Juanjo Altunarekin, Riki Azkargortarekin, Pello Alberdi, Karlos Galarraga edo Manu Muniategiandikoetxearekin partekatu zuen Mikel Diezek. 80 eta 90eko Bergarako eskolarekin lotu daitekeen estiloa dauka Mikel Diezek, De Pedroren iritziz.
Esan bezala, garapen profesional handiena txotxongiloen munduan izan zuen Mikel Diezek, tartean Euskal Telebistarako lanak eginez. Era berean, Nafarroan, Zugarramurdin ere lan aipagarria egin zuen.
Mikel Diezen erakusketa uztailaren 29ra arte izango da zabalik Barrenkaleko aretoan.