San Martzial jaiak Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2012ko eka. 28a, 21:52

San Martzial eguna izango da zapatuan, ekainak 30, eta bergararrek ospatu egingo dute, zapatuan ez ezik baita domekan ere; bigarren hori izango da, hain justu, egun handia, San Martzialgo erromeriarekin.

Ekainak 29, egubakoitza, San Pedro Eguna

20:00 Bergarako Orfeoiarekin kontzertua Zabalotegi aretoan.

 

Ekainak 30, zapatua, San Martzial Eguna

07:00 Kanpaien jotzea Santa Marinan.

07:30 Santa Marinatik San martzialera igoera, Letania errezatuz.

Ondoren, meza San Martzialen.

Bukaeran, txokolatea, San Joxepe elkarteak prestatuta.

19:00 Bonba japoniarrak San Martin plazan.

Ondoren, buruhandi eta erraldoien kalejira, Elgoibarko dultzainariek lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Irizar pasealekua, Barrenkale eta San Martin Agirre plaza.

 

Uztailak 1, domeka, San Martzialgo erromeria

09:30 Alborada Lizarrako dultzainariak, Zumarragako trikitilariekin, Bergarako Udal Txistulari Bandarekin eta Incansables txarangarekin.

10:00 San Martzialera igotzea gurdiarekin.

11:00 San martzialen meza nagusia.

12:00 Dantza emanaldia. Jarraian, Juan Mari Narbaiza eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolarien jarduna.

Ondoren, ohiko aurreskua eta gero Lizarrako dultzainariak eta Zumarragako trikitilariak. Segidan, abesti herrikoiak kantina ondoan.

16:00 Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak eta herri kirolak.

17:30 Irrintzi txapelketa zelai ondoan.

18:00 Herri kirolak: sokatira eta txingak.

Ordu berean, Unsain taldearen eskutik erromeria.

19:30 Incansables txarangaren eta Zumarragako trikitilarien saioa. Ondoren, Lizarrako Larrain-dantza dultzainarekin.

21:00 Jaitsierako txupinazoa eta Udal Txistulari Bandakoek, Lizarrako dultzainariek, Zumarragako trikitilariek eta Incansables txarangak alaitutako jaitsiera.

Askatzun eta Santa Marinan arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte denek batera.

Jaitsierari txarangak emango dio bukaera, San Martin plazan.

Egun guztian zehar, bolatokia irekita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak