Uda ekintzaz beteta dator, disfrutatzera!

Irati Goitia 2012ko eka. 28a, 15:54

Bergarako uztail eta abuztuko kultura agenda ekintzaz bete-betea dator. Beraz, herrian geratzen denak izango du non disfrutatzeko aukera.

Hona hemen egitaraua:

Antzerkia:

  • Uztailak 4: Haurrendako ipuin kontaketa Agorrosingo kanpoko igerilekuan, Jardunek antolatuta.
  • Uztailak 13: Hipo eta Tomax pailazo taldeak Beldurraren etxea ikuskizuna eskainiko du Munibe plazan.

Musika:

  • Uztailak 12: Orfeoiaren kontzertua kaleetan zehar.
  • Uztailak 15: Udal Musika Bandaren kalejira eta ondoren kontzertua frontoian.
  • Uztailak 20: Ballet de la Universidad de Colima Mexikoko folklore jaialdia San Martin plazan.

Berumuga:

  • Uztailak 6: Juan de Diego, Trakas (jazz eta groove estiloa).
  • Uztailak 13: Nico Wayne Toussaint Band (R&B eta boogie estiloa).
  • Uztailak 20: The Mighty Calacas (blusa, tropical soul eta funky cumbia estiloa).

  • Abuztuak 2: Txus Blues & Jose Bluefingers (Blusa, kantagintza eta umorea)
  • Abuztuak 23: Aire Ahizpak (Euskal kantagintza).

Erakusketak (Aroztegi aretoan):

  • Ekainaren 29tik uztailaren 29ra: Mikel Diez Bravoren arte lanak
  • Abuztuaren 3tik abuztuaren 26ra: Carlos Baudillo
  • Abuztuaren 31tik irailaren 16ra: Jabier Herrero

Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta, domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Bestalde, erakusketa iraunkorrak ere badira: Alde Zaharra Koloretan eta Bergarako Besarkada.

Ospakizunak:

  • Uztailak 1: San Martzial erromeria eguna.
  • Uztailak 10: San Kristobal (Aldaiegia auzoa).
  • Uztailak 18: Santa Marina.
  • Uztailak 26: Santa Ana (Bolu auzoa).
  • Abuztuak 10: San Lorentzo (San Lorentzo auzoa).
  • Abuztuak 15: Elizamendiko Andra Mari eguna (Angiozar auzoa).
  • Abuztuak 24: San Bartolome (Zabaletamendi-Angiozar auzoa).
  • Abuztuak 31: Kofradixak (Osintxu auzoa).

Turismo bulegoa ere irekita izango da eta bisita gidatuak eskainiko dituzte 11:00etan eta 16:00etan. Aldez aurretik galdetzea eskatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak