Egoera honen aurrean, ohar bat kaleratu dute: "Erabiltzaile guztien laguntza eskatu nahi dugu, instalazioak zaintzeko eta langile guztien lana errazteko; sorosle, harrera-zain, garbitzaile nahiz lorazainek errespetua merezi dute".
Gertaeraren ondorioz, gaur goizean, lorazainek ezin izan dute belarra moztu, eta garbitzaileak lan "mardula" egin behar izan du, instalazioak txukun uzteko.

4.000 sarrera baino gehiago bi egunetan
Egunotan egiten ari den eguraldi onarekin, jende asko ari da joaten Agorrosinera: astelehenean, hilak 25, 2.254 sarrera kontabilizatu zituzten; eta atzo, martitzena, 2.070.