Parke horretan mahaiak eta aulkiak jartzeko "zuloak eta lautadak" egin direla ikusi dute Udal langileek, hori egitea arauen aurka doan arren. Hori dela eta, inguru horiek "parke" bezala katalogatuta daudela gogorarazi nahi die Bergarako Udalak herritarrei eta, hala diren heinean, "bertako arauak errespetatu" egin behar direla. Horrez gain, Udalak jakinarazi du norbanako edo taldeak horrelakorik egiten atzemanez gero, neurriak hartuko dituela horien aurka.
San Martzial erromeria domekan
Asteburuan ospatuko dira San Martzial jaiak –letania zapatuan eta erromeria domekan– eta herritar asko hurbilduko da bertara. Herritar denek inguru horietaz gozatzeko aukera izan dezaten, begirunez jokatzea ezinbesteko deritzo Udalak.