Joxu Zabaletak irabazi du San Juan auzoko ortu lehiaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko ekainaren 26a

Patinetan ibiltzeko aukera, auzo afaria, auzoko zaharrenari omenaldia, lore-sorta lehiaketa, txopoa altxatzea, San Juan sua ... bete betean ospatu dituzte jaiak San Juan auzoan.

ARGAZKI GALERIA

Ondo pasa dituzte jaiak San Juan auzoan

San Juan auzoko Beitxi baserrian jaio eta Amiletxeberrin bizi den Antoni Irazabalbeitia (95 urte) omendu zuten domeka eguerdian San Juanen, auzo zaharrena delako.

Ortu lehiaketako bigarren edizioan, berriz, 14 baserrik hartu zuten parte eta epaimahaiak erabaki zuen Jexux Zabaletarena zela orturik onena.

Lore-sorta lehiaketan, aldiz, Angiozarko Isabel Belar (97 urte) izan zen txapeldun. Berak irabazi zuen saria ohitura zaharrak kontuan hartuta prestatutako lore-sortarik ederrena egin zuelako.

Patin gaineko jolasak (19 umek parte hartu zuten), txopoa igotzea, San Juan sua, Olatz eta Garazi Zabaleta lagunen trikiti doinuak, auzo afaria ... ondo pasa zituzten jaiak auzotarrek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak