Zapatuan, San Martzialera iritsi eta gero, meza egongo da baselizan eta ondoren, txokolatea emango dute San Joxepeko erretiratuek.Arratsaldean, bonba japoniarrak egongo dira 19:00etan, San Martin plazan eta gero, buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko kaleetan. 20:30ean, berriz, Hortzmuga taldeak Libertia izeneko kale antzeria egingo du, san Martin plazan.
Domekan, erromeria
Domekako erromerian ez da aparteko berrikuntzarik izango egitarauari dagokionez, ohiko ekitaldiak egongo dira. Hemen egitaraua:
- 09:30 Alborada Lizarrako dultzainariekin, Zumarragako trikitilariekin, Bergarako Udal Txistulari Bandarekin eta Incansables txarangarekin.
- 10:00 San Martzialera igoera gurdiarekin.
- 11:00 San Martzialen meza nagusia.
- 12:00 Dantza emanaldia. Gero, Juan Mari Narbaiza eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariak.
- Ondoren, ohiko aurreskua eta jarraian abesti herrikoiak kantina ondoan.
- 16:00 Ume eta gaztetxoendako jolasak eta herri kirolak.
- 17:00 Irrintzi txapelketa, zelai ondoan.
- 18:00 Heri kirolak: sokatira eta txingak.
- Ordu berean, Unsain taldearen eskutik erromeria.
- 19:30 Incansables txarangaren eta Zumarragako trikitilarien saioa, ondoren, Lizarrako Larrain-dantza dultzainariekin.
- 21:00 Jaitsierako txupinazioa.
Jaitsierari txarangak emango dio amaiera San Martin plazan eta bolatokia egin osoan egongo da zabalik.