'Goenkale' telesailaren 18. urteurrena dela eta, ETBn gala berezi bat eskainiko dute bihar, martitzena. Hasiera-hasieratik, hutsik egin gabe, Arraldeko gorabeherak jarraitu izan dituen Maria Luisa Zangitu elkarrizketatu dute programa horretarako. Hori dela eta, bisita berezia jaso zuen Maria Luisak etxean. Telesaileko hainbat lagun etorri zitzaizkion, lore-sorta eder batekin, eta beste hainbat sorpresarekin. Esan bezala, bihar emitituko dute gala hori Euskal Telebistako lehen katean, 22:30ean, eta Maria Luisa izango da protagonistetako bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.