Artelanez eta kolorez blai Bergarako gune historikoa

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko eka. 25a, 19:20

Bergarako erdigunea koloretan ekimena burutu zen zapatuan Bergaran. Bergarako artistek, askotarikoak adinari, estiloari, joerari, teknikari… dagokionean, erdigune historikoan hutsik dauden etxabeetako erakusleihoetan jarri dituzten artelanak bistaratu zituzten. Jakingura eta ikusmin handia sortu zuen ekimenak eta 300 bat herritar batu zen ibilaldira.

Bergarako erdigunea koloretan ekimena burutu zen atzo Bergaran. Bergarako artistek, askotarikoak adinari, estiloari, joerari, teknikari… dagokionean, erdigune historikoan hutsik dauden etxabeetako erakusleihoetan jarri dituzten artelanak bistaratu zituzten. Jakingura eta ikusmin handia sortu zuen ekimenak eta 300 bat herritar batu zen ibilaldira.

Bi orduko ibilbidea; hasi Artekalean eta Arruriaga, Barrenkalea, Bidekurutzeta eta San Pedro kalean amaitzeko. 19:00etatik 21:00ak arte. 41 artistaren artelanak bistarazteko. Bergara "koloretsuago eta ederrago" agertzeko ahalegina.

(Luis Laskurain, Artekalean).

(Jose Mari Larrañaga).

(Ander Barruso).

(Bingen De Pedro, Beart-eko presidentea).

(Maite Eraña).

(Mari Paz Alustiza, Barrenkalean).

(Jesus Zabaleta, azalpenak ematen).

(Herritar ugari, artelanak bistarazteko unean).

Jende asko ibilbidean, 300 bat lagun. Unean uneko, geldialditxoak egin zituzten, tapatuta zeuden artelanak bistaratuz, tarteka-marteka, Alai Taldea otxotearen abestiek lagunduta, okasiorako propio aukeratutako errepertorioarekin. Mokadutxoak ere egin zituzten, geldialdietan. Raizabal gozotegiak prestatuta, Artekalean.

Aitor Luna aktore ospetsua

Batutakoen artean, aurpegi ospetsuak ere bai. Esate  baterako, Aitor Luna aktore bergararra. Izan ere, haren aitak, Juan Gonzalezek ere, margolan bat bistaratu zuen, Artekalean, hain justu ere.

(Aitor Luna aktorea eta bere aita Jesus Gonzalez, honen artelanaren aurrean).

Jesus Elortza alkateak ere ibilbide osoa egin zuen. Harekin batera Justina Elexpuru kultura zinegotzia, eta ekimenera n bultzagile nagusietako bat, eta baita Beart elkarteko kideak ere: Luis Laskurain, Rikardo Azkargorta, Bingen de Pedro…, eta Unai Azkarate, Carlos Galarraga…

(Rikardo Azkargorta).

(Amaia Zaitegi).

(Mikel Murgizu).

(Unai Azkarate).

(Carlos Galarraga, Jesus Zabaletarekin).

Bi orduko ibilbidearen ostean, eta San Pedro kalean, ekimenean parte hartu duten artisten sinadurak orma-irudi batea, jaso ostean, Munibe plazan batu ziren guztia, lunch ederrean.

Eta gauean, ohikoa den San Juan bezperako suetan, udako solztizioari ondo-etorria egitekoan, erre egin zituzten Bergarako artistek lokaletan hauts artean gordeta zituzten hainbat margolan. Performance dadaista esanguratsua, Beart, Bergarako artisten elkarteak bultzatuta.

Ricardo Otañori omenalditxoa

Une hunkigarri eta bereziak izan ziren, artisten azalpen akademiko zein umoretsu eta atseginen artean. Horietako bat, Beart elkarteak eta Bergarako Udalak Ricardo Otañori egindakoa. Duela gutxi utzi zigun marrazkilari handi eta, besteak beste, zinegotzi izandakoak. Hori hala, Bidekurutzetan, haren lanen bildumatxoa bistaratu aurretik lore sortatxoa jarri zuen Leire Iruin zinegotziak, eta Bingen de Pedro Beart-eko presidenteak berba batzuk eskaini zituen. Juana Otaño alabak bistaratu zuen aitaren erakusleihoa.

(Ricardo Otañoren omenezko erakusleihoa).

(Martin Guridi, San Pedro kalean).

(Oihana Garitano).

(Joseba Leturia, Arizondo Argazki taldekoen izenean).

Ekimen honekin, Bergarako Udalak nahi du herriaren erdiko "hirugune historikoa balioan jarri, kaleko museo originalarekin". Horretaz gain, "negozio berriak eta kale-bizitza berpiztera" animatu eta "herriko artista multzo handiaren potentziala agerian" utzi.

Horretarako, propio, gida bat argitaratu dute, Bergarako Turismo bulegoan dagoena. 

Artelanak, gutxienez, urtebete egongo dira ikusgai eta saltzen badira, artistak beste artelan bat bertan kokatzeko konpromisioa hartu du. 

(Artista guztien sinadurak).

Artisten zerrenda

Artekalea

  • Luis Laskurain
  • Juan Jose Altuna
  • Alexander Molano
  • Xabier Larrañaga
  • Joxemari Larrañaga
  • Maite Azkargorta
  • Joseba Ormazabal
  • Joseba Erdabide
  • Diego Moiua
  • Ander Barruso
  • Bingen de Pedro
  • Maitena Arana
  • Ramon Arantzabal
  • Juan Gonzalez
  • Jokin Oregi
  • Maite Eraña

Arruriaga

  • Itziar Murgizu
  • Xabier de Zerio
  • Pili Arin

Barrenkalea

  • Jon Suinaga
  • Alfonso Romera
  • Pello Alberdi
  • Marilu Unzurrunzaga
  • Mikel Ariztegi
  • Jesus Zabaleta
  • Mari Paz Alustiza
  • Amaia Zaitegi
  • Riki Azkargorta
  • Jon Balentziaga
  • Edurne Eraña

Bidekurutzeta

  • Mikel Larrañaga
  • Manolo Gabiondo
  • Xabi Zabala
  • Carlos Galarraga
  • Mikel Murgizu
  • Unai Azkarate
  • Marta Lucia Sarmiento
  • Ricardo Otaño

San Pedro

  • Oihana Garitano
  • Martin Guridi
  • Arizondo Argazki Taldea

(Artelanak sutara botata, gauean sua pizteko zain).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak