Elkarlan horreen helburua da 13 urtetik aurrerakoek ere abesbatzaren zaletasunarekin jarraitzeko aukera eskaintzea.
Kontzertuarekin pozik
Ordubete iraun zuen eta jende asko joan zen ikustera. Umeen etxeko, senide eta lagunez gain, bestelako herritarrak ere joan ziren. Marije Ugalde musika eskolako zuzendariak hauxe adierazi du: "Oso pozik gaude. Jende asko etorri da ikustera eta umeak eurak ere oso ondo abestu dute. Ikasturte bukaera da eta nekea nabari da, baina primeran atera da kontzertua".