Artelanak erre dituzte Bergarako San Juan suan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko ekainaren 24a

BEART margo taldeko bi kidek eman zioten su atzoko San Juan suari, herriko plazan. Suaren bueltan makina bat herritar. Sorgin dantza, trikitia, txalaparta, txistua ... osagai asko izan zituen suak. Krisiari eman zioten su.

Anariren musikarekin egin zien harrera San Juan suaren pilak herritarrei. Hantxe zeuden, hainbat artelan, kartoi, papel eta egur pilatuta, su hartzeko moduan. Baita krisiaren aurkako proteta mezuak ere. 22:30ak pasatxo BEART elkarteko bi kidek eman zioten sua. Eta orduantxe hasi zen festa.

Krisia hitza osatzen duten tamaina handiko hizki handiak ere sutara bota zituzten. Herri mugimenduko hainbak kidek sorgin dantza egin zuten ostean, eta txalaparta, adarra, trikitia eta txistua ere entzun ziren.

Sua moteldu ahala, gaztetxoendako festa hasi zen: batetik bestera korrika, haizeak mugitutako papel eta kartoiak berriro sutara botatzeko ahaleginak, algarak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak