Haurren Hezkuntzakoetatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako nagusitxoekin amaitu, banan-banan eskaini zuten errepertorio landua: Xalakatula, Gigantes, gigantes, Mendizaleak aurrera, Eskuetan, Euskaraz bizi nahi dut, Shake those bones around… Horrela, hasieratik bukaerara.
Marrazki lehiaketako sariak ere banatu zituzten.
Amaiera aldera, ostera, ustekabe atsegina: Madonna izan handia bera, Bartzelonatik zuzenean etorri zen Bergarara, Europako beste herrialde batzuetarantz abiatu aurretik geldialditxoa egiteko. Eta Iparraldeko Kalakan taldeko kideekin batera eskaini zuen Aldapeko herrikoia eskaini zuten.
Amaitzeko, denak batera, azken urteetako ereserkia: Mundiala da!, batutakoen txalo artean.