Zapatuan udako solstizioa ospatzeko dei egin dute

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko ekainaren 21a

Herri mugimenduak deitu du eta azken urteetan bezala, eta, besteak beste, San Juan sua egingo dute San Martin plazan.

22:30etan piztuko dute San Juan bezperako sua eta urtero bezala su handi bat egitearekin batera, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera ere egingo da. Hori horrela, etxeko traste zaharrak sutara bota nahi dituenak, aukera paregabea izango du zapatuan.

Aurtengoan, gainera, Beart artisten elkartekoek ere hartuko dute parte. Hain justu ere, Udalak zapaturako antoaltu duen Hirigune historikoa koloretan ekimenean part hartuko duten Bearteko zenbait artistek euren lanetako batzuk San Martin plazako sura botako dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak