Otsailean hasi ziren lanean Bergarako lau gazte horiek eta uztailera bitartean herriko gune berdeak egokitzen arituko dira: herriguneko parke eta lorategiak zein herrigune kanpoko ibilbideak.
Gureak Taldearen baitan dagoen Goroldi enpresako lorezain taldetxoa da eta Udalak eta Gureak Taldeak sinatutako akordioari esker dihardute lanean, Lanbidek finantzatuta. Hain justu ere, Jaurlaritzak langabezian dauden pertsonei laguntza emateko duen aparteko-laguntzen baitan kokatzen da akordio hori.