Bittor Alberdirekin batera, Felix Maiztegi –idazkari– eta Jone Salegi egongo dira zuzendaritza berrian; Jexus Zabaleta eta Xabier Lijo, berriz, bokal berriak izango dira.
Pol-Pol Mendizale Taldetik gogora ekarri dute gaur egun Udal Pilotalekuko lehen solairuan dutela egoitza, Kirol Elkarteko Pilota Sailekokekin batera. Bulegoko ordutegia da astelehen, martitzen eta eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara. Edoizen kontsulta egiteko 943 76 48 52 zenbakira dei daiteke. www.pol-pol.net webgunea ere badute.