Herribus zerbitzuan hainbat aldaketa, astelehenetik aurrera

Arritxu Barruso 2012ko eka. 20a, 19:15

Astelehenetik aurrera –ekainaren 25–  herrian orain arte funtzionatu duten bi lineak batu egingo ditu, linea urdina geldituz. Udalaren esanetan lineak batzeko arrazoia da sei hilabete hauetan "ikusi dela linea gorria oso gutxi erabili dela eta ordutegien maiztasuna mantentzeko arazoak eman dituela, atzerapenak eraginez".

Geltokien izenak

Beste aldaketa garrantzitsu bat autobus geltokietako izenei dagokiena da. Sei geltokitan herritarrentzako ezagunagoak diren izenak jarriko dira. Hain zuzen ere Ekonomatoa ekainaren 25etik aurrera Polikiroldegia izango da, Erregetxo plazaren ordez Mariaren Lagundia jarriko dute, Ariznoa plaza Epaitegiak deituko da, Boni Laskurainen lekuan Igerilekuak irakurriko dugu, Alkabietan Anbulatorioa eta, azkenik, Torrekoa Bus geltokia izango da.

Autobus geltoki gehiago ere ipiniko ditu: Ibarrako errotonda (Oxigenos), Toki Eder (Artzamendi 15), Iraburu (Aranerreka 36), Infernokua (Zubieta 2) eta Santa Marina (Oxirondo plaza).

Maiztasuna eta prezioa

Zerbitzuaren maiztasuna 20 minututan mantenduko da lanegunetan, goizeko 07:30etatik 21:00ak arte. Larunbatetan, berriz, 40 minuturo iritsiko da autobusa, 09:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 21:00ak arte. Igande eta jaiegunetan ere 40 minutuko maiztasuna izango du 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 21:00ak arte.

Informazio gehiago behar izanez gero telefono hauetara dei dezakezu 943 77 31 36 eta 633 049 442.

San Juan auzoak zerbitzu berezia izango du lanegunetan. Lanera sartzen direnentzat 08:00etan eta 14:00etan igoko dira autobusak. Lanetik irtetean, berriz, 12:30etan eta 17:30etan jaitsiko dira.

Herribusaren ordutegiak lantegiko eta eskoletako sartu irteeretan zerbitzua emateko egokitu dira.

Bidaiaren prezioa 1,10 € da  eta herribuseko txartela erabiliz gero 0,60 €. Herribuseko txartela ateratzeko  3 € ordaindu behar da. Gogoratu behar da, bestalde, 6 urtetik beherako umeek doan erabil dezaketela zerbitzua nagusi batekin joaten badira eta haurrentzako txartel berezia erabilita.

Autobus txartelari lotutako tramite guztiak urbanoan bertan egiten dira (txartela eskatu, diruz kargatu, itzuli, haurrentzako txartel bereziak tramitatu...).

Informazioa

Geltokietako panel guztietan binilo berriak jarriko dira ordutegi berriekin eta herriko mapa batekin. Ondoan geltoki guztiak zerrendatuko dira, bakoitza bere zenbakiarekin. Horretaz gainera, QR ikurra jarriko da, edozein momentutan herribus zerbitzuari buruzko informazioa jaso ahal izateko.

Herritarrei informazioa zuzenean emateko, eskuko diptikoak egingo ditu Udalak herribusari buruzko aldaketa guztiekin. Bestalde, Cuadrabus enpresarekin ere harremanetan jar daiteke (943 76 59 42). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak