UNED Bergarak 2012-2012 ikasturtea aurkeztuko du Donostian

Maialen Regueiro 2012ko ekainaren 20a

UNED Bergarak 2012-2013 ikasturtearen hezkuntza eskaintzaren aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Donostian, hitzaldi informatibo bat eginez. Hitzaldia Koldo Mitxelenan izango da 19:00etan.

Aurkezpenean sail desberdinetako arduradunek Graduak, Masterrak, Doktoretzak... aurkeztuko dituzte. Guztiak Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokituta daude.

Aurten UNED Bergarak guztira 3.000 ikasle baino gehiago izan ditu Marta Gomez, UNED Bergarako adminitratiboak adierazi duenez. Horrez gain, esan digu ikasle asko Bergaratik eta Debagoietik joaten direla, baina Donostiako ikasleak ere badituztela.

Hurrengo ikasturterako nobedade aipagarririk ez dela egongo adierazi du. Izan ere, aurreko urtean gehitu zuten karrera berria eta egoera ekonomikoaren eraginez, ezin dira berrikuntza asko egin. Dena den, UNED Bergararen eskaintza oso zabala da, nahiz eta ikasketa batzuk gehitu nahi dituzten.

Bolonia aztertuz, Martak adierazi duenez, ondo egokitu dira aldaketa hauetara. Aldaketa hauekin, ikasketa batzuetako ikasleek gora egin dutela adierazi du. Nahiz eta beste ikasketa batzuetako ikasleek behera egin. Psikologiaren kasuan, adibidez, ikasleen kopurua izugarri igo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak