Real-Zaragoza, San Inazio egunean, Agorrosinen

Edu Mendibil 2012ko ekainaren 20a

Realak eta Zaragozak lagunarteko partidua jokatuko dute Bergaran, uztailaren 31n. Txuri-urdinak datorren uztailaren 2an hasiko dira hurrengo denboraldia gertatzen eta aurreikusitako lagunarteko partiduen artean San Inazio egunean Bergarara etorriko dira. Manolo Jimenezek zuzentzen duen Zaragoza taldea izango dute aurkari Agorrosinen.

Honako hauek dira txuri-urdinek uztailean jokatuko dituzten partiduak:

Uztailak 13: Hendaian, Les Eglantins taldearen aurka, haien 100. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan.
Uztailak 18: Azpeitian, Eibarren aurka, Mikel Aranbururi eskainiko zaion omenaldian.
Uztailak 21: Baionan (zehaztu gabeko aurkaria).
Uztailak 28: Irunen, Bordeleko Girondins taldearen aurka. Sportmundi Txapelketa.
Uztailak 31: Bergaran, Zaragozaren aurka.

Abuztuan aurredenboraldiko bigarren faseari ekingo dio Montanierren taldeak. Abuztuaren 2tik 12ra Italiako iparraldera joango dira, Garda Lakuaren ingurura hain justu, eta han beste lau partidu jokatuko dituzte. Aurkari posibleen artean Parma eta Chievo Verona (Serie A, lehen mailakoak biak) eta Varese eta Modena daude. Donostiara itzuli ondoren, liga hasi aurreko azken astean Zubietan entrenatuko dira Realekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak