12 urte eta gero bizirik dago Bergarako Gaztetxea

Arritxu Barruso 2012ko ekainaren 18a

Gaztetxearen hamabigarren urteurrena ospatzeko bi asteko egitaraua antolatu du Bergarako Gaztetxeak; hitzaldiak, mahai-inguruak, liburu-aurkezpenak... ekintza ugari egin dituzte. Ospakizunak Gaztetxe Egunarekin amaitu zituzten zapatuan.

Gaztetxe Eguna pati poteoarekin hasi zuten eta eguerdian gero, bazkaria egin zuten. 35 lagun inguru elkartu ziren entsalada, gisatua eta mazedonia jatera; menu gozoa. Hamaika bertuteko bertsolariek girotu zuten bazkalostea eta parrandak gauean jarraitu zuen. Bertsio gaua izan zuten lehenengo, La Familia Iskariotek kontzertua eskaini zuen eta Dj Elvis Cainok itxi zuen gaua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak