Eskola edo ikastolako andereñoaren aginduetatik udalekuetako begiraleen jolas proposamenetara pasatuko dira laster Bergaran neska-mutikoak. Badatoz udaleku irekiak. Bergaran aurten 250 haurrek eman dute izena herrian bertan, baina horiez gain Osintxun eta Angiozarren ere egingo dituzte udalekuak eta horietako bakoitzean 16 ume egongo dira. Osintxuk aurreko urtean egin ziren udalekuak lehenengo aldiz eta izan zuten erantzun ona ikusita, aurten Angiozarren ere gauza bera egitea erabaki dute.
Uzatailaren 2an hasi eta hiru astez beraz, lehenago edo beranduago gure herriko txikitxoenak parke, plaza edo jolastokiren batean topatuko ditugu.