Pilota harrobi bikaina Bergaran

Edu Mendibil 2012ko ekainaren 18a

Pilota Eskolako gaztetxoek Udaberri Txapelketako finalak jokatuko zituzten eguenean. Gaztetxo mordo batek hartu dute parte Pilota Eskolan eta amaiera borobila eman zioten txapelketari aurreko astean. Emozioa ez zen falta izan finaletan.

Aurten, nobedade gisa, neskendako pala txapelketa ere egon da eta Jon Larrañaga ibili da monitore lanetan. Esan bezala, Bergara KEko pilota saileko arduradunak pozik azaldu dira lortutako parte hartzearekin eta gaztetxoek erakutsitako maialarekin. Egueneko finaletako emaitzak hauek izan ziren:

Benjamin D mailan: M. Larrañaga-A. Arriola 9; J. Lazpiur-M. Iglesias 16 
Benjamin C: X. Igartza-O. Minguez  11; M.Olabarria-I.Gil 16 
Benjamin B: A. Pereira-E. Basterra 13; M. Peñin-I. Etxaniz 16 
Benjamin A: U. Roige- A. Roige 16; O. Garitano-X. Muruamendiaraz 9  
Alebin maila:  J. Etxabarri-J. Gallastegi    18; M. Moral-J. Murgiondo 5  
Alebin neskak: I. Agirrezabal 18; N. Arenaza 4
Infantil B maila: B. Pelicano-A. Etxaniz 18; J. Elizburu-O. Ruiz De Larramendi 8
Infantil A: A. Jorge 18; H. Otermin 4

Herri artekoan, Bergara kanporatuta

Bestalde, Herri Arteko Txapelketan Bergara 2-1 galdu zuen zapatuan Donostian eta beraz bergararrek agur esan diote aurtengo txapelketari. Kadete mailako Bergarako ordezkariek 22-6 galdu zuten zapatu arratsaldean Donostiako Atano pilotalekuan; gazte mailan bergararrak izan ziren nagusi, 20-22; eta senior mailan 22-20 nagusitu ziren donostiarrak. Bergaran jokatutako kanporaketan ere Donostiak eskuratu zuen garaipena, 1-2, eta emaitza bera lortuta ere, zaila zeukaten bergararrek tanto aldea gainditzea zapatuan. Reyes Azkoitia entrenatzailearen arabera, donostiarrak zoriontzea baino ez dago. Era berean, senior mailan Baez II.ak eta Arzelusek osatutako bikotearen partidua nabarmendu zuen Reyesek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak